Testua: Jose Manuel Arenas
Apirilaren 23an Floreagan mundu guztian bezala Liburu Eguna ospatu genuen.
Horretarako ekintza ezberdinak antolatu ziren. Horrela goizean Haur Hezkuntzakoentzat eta Lehen eta Bigarrengo mailakoentzat jaialdi bat antolatu zen. Jaialdia dantza, bertsoz, abestiz eta antzerkiz osatuta egon zen. Ia gai guztiak Azkoitiarekin lotuta egon ziren. Bertsoak Azkoitiko txoko, etxe eta pertsonai azkoitiarrei zuzenduak ziren. Abestiak Ezkerra anaienak,Laja eta Landakandarenak eta Nemesio Etxanizenak ziren.Antzerkiak “Patxi San Martingoa “ eta “Krispinen abenturak” titulua zuten.Arratsaldean Juan Bautista Mendizabalekin hitzaldi-elkarrizketa eder bat izan genuen. Bere bizitza eta Azkoitiko historiari buruz zenbait pasarte kontatu zizkigun. Beti bezala kontu interesgarri pila bat jakin genuen.Azken ikerketen arabera azkoitiarrak ere Colonekin Ameriketara iritsi omen ginen,bere hirugarren bidaian marinelatako bat azkoitiarra zen, Olano abizeneko gizon bat.Arratsaldeko partean 3.,4., 5. eta 6. mailako ikasleak egon ziren. Hitzaldiaren ondoren festa txiki bat egon zen irakurketak, dantzak, abestiak eta antzerkiz osaturik. Hauek ere Azkoitiarekin loturik.Giro oso ederra egon zen. Egunean zehar liburuen erakusketa eduki genuen Alai Batzako gelan eta ikasleen artean liburu trukaketa izan zen. DBHko ikasleentzat liburu sorta bat zozkatu zen. Egun ederra pasatu genuen.
El 23 de abril Floreaga celebró el Día del Libro. Para ello se prepararon diversas actividades tanto por la mañana como por la tarde. Por la mañana los más `pequeños tuvieron un festival con bailes, teatros, lecturas y canciones.
Por la tarde los de 3.,4., 5., y 6. tuvieron otro festival con bailes, lecturas, teatros,canciones , además de la visita del cronista oficial de Azkoitia, el historiador Juan Bautista Mendizabal. Tuvimos la oportunidad de entablar una bonita conversación con el y gracias a ello aprendimos muchos detalles relacionados con la historia de nuestro pueblo. Durante el día hubo una exposición de libros en la sala de Alain Batza y en las clases hubo intercambio y sorteo de libros. Fue un día muy bonito.










Utzi erantzuna