Azkoitiko Gazteak eta Garapena – Jóvenes y Desarrollo taldeak JANARI BILKETA antolatu du, Sierra Leonara (Saharaz azpiko Afrikara) Salestarrek kaleko umeentzako dituzten etxe eta eskoletara bidaltzeko.
Hango egoera larria da: Ebola izurritea izan zuten, abuztuan uholdean eta lubiziak izan ziren eta gure eskolaren ondoko auzo bat sutan kiskali zen. Don Bosco Fambul (Freetown – Sierra Leona) etxeko arduradunak, Mario Crisafulli salestar misiolariak, laguntza eskatu digu, larri daude eta.
Honako janaria behar dute: Esnea (hauts esnea), Lekaleak (Lentejak, Garbantzuak eta Babak), Sardinak eta Atuna latan.
Azkoitiko janari denda guztietan eman daiteke laguntza, edota Floreagara ekarri. Asteburuan, ostiral eta larunbatean, hainbat dendetan egongo gara Gazteak eta Garapena taldekoak egoera esplikatu eta laguntza eskatzen.
Mila esker guztioi, aurrez!!










Utzi erantzuna