Gabonak hurbiltzen ari zaizkigu eta horrek esan nahi du Alai Batzako amaiera gertu dagoela.
Joan den larunbatean tailer berezi bat izateaz gain, Gabonetako jaialdirako entseguak egin ziren, datorren larunbatean dena ondo atera dadin. Geroago, seiak inguru Errealeko zaleei aukera eman genien partidua ikusteko.
Eta datorren asteburuan ez ahaztu Gabonetako Jaialdia izango dugula on Bosko aretoan. Ostiralean betiko ordutegia edukiko dugu, baina larunbatean aldaketaren bat egongo da:
17:00etan: Gabonetako Jaialdia
18:30ean: merienda
18:45-19:30: diskoteka
Eta hau al da azkeneko ekitaldia? Egon lasai! Aurtengoz Alai Batzari amaiera emateko ADS merienda, DBH festa eta PINerako irteera geratzen zaizkigu. Ea parte hartzen duzuen!
ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN








