• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

INSPIRAZIOA TENEDORE BAT DA

2016-04-22 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

JASONE OSOROREN BISITA

Apirilaren 21ean 21 liburuaren eguna hurbiltzen ari zela eta, Jasone Osoro izan genuen bisitan. DBH2ko ikasleekin aritu zen ordubetez.

Berak kontatu zigunez, txikitatik gustatzen zitzaion  idaztea, eta beti euskaraz idazten zuen. Gustatuz aparte, bazuen talentu hori. Izan zituen bi irakaslek bultzatu zuten idaztera, esanez asko irakurri eta idatzi behar zuela.

Lehenengo jenio eta jenialtasunari buruzko hitzaldi bat eman zigun. “Inspirazioa tenedore bat da”. Hala esan zigun berak behintzat. Horri buruz aritu zen berbatan eta kontzeptua garbi utzi zuen adibideak eta abar jarriz.

Galdetu zigun ea guretzat tenedore bat zertarako zen; guk, harrituta, erantzun genion jateko zela. Azaldu zigun galdera hori gazte jendeari egindakoan, denak erantzun bera ematen zutela, baina 7 urteko umeei galdetuz Gero haiek erantzun desberdinak botatzen zituztela.

Geu ere bultzatu gintuen geure barruko talentua kanpora ateratzera, eta horretarako, memoria eta irudipena ondo orekatu behar zirela; horrela lortzen direla gauzak. Baita ere bizitzan surfista izan behar dela. Ausardia, ilusioa, gogoa… Eta taula dela oreka.

Jasonek idazle izan aurretik kazetaritza ikasi zuen, berak uste zuelako idazle lanari gehien hurbiltzen zitzaion ikasketa zela. Baina konturatu zen, bertan errealitatea kontatzea zela helburua, eta berari sortzea gustatzen zitzaiola; beraz, utzi egin zuen.

Jasoen Osoro 900

Hitzaldia amaitu ondoren gure galderei ekin genion. Berak bere egiatasun osoz erantzun zituen. Oso atsegina izan zen gurekin eta ordubete interesgarria pasatu genuen.

Idazle oso ona da eta gazte literaturako liburu interesgarriak ditu. Guk bere hiru liburu irakurri ditugu ikastetxean, “Jara” protagonistarenak hain zuzen ere. Gehiago ere baditu eta orain beste pertsonaia berri batekin hasi nahi du liburu berri bat. Animo Jasone, badakigu eta ederra izango dela hau ere! Eskerrik asko.

Hitzak: Maialen Sudupe eta Mireia Etxaniz

Argazkiak BAI

Filed Under: DBH, Orokorra Tagged With: araztegia, azkoitia, eguna, floreaga, jasone, liburu, osoro, salestar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa