Azaroaren 5ean, LH 5ekoak ura nola bildu eta nola garbitzen duten ikusi eta ikastera joan ginen.
Lehendabizi urtegira joan ginen. Han ura nola biltzen duten, nola ateratzen duten eta zer segurtasun neurriak dituzten erakutsi zizkiguten.
Handik Oñatz aldera jaitsi ginen. Han gure etxera ura bidali aurretik nola garbitzen den eta zein herritara iritsiko den ere ikasi genuen.
Azkenik Lasao aldera joan ginen bertako araztegira. Han guk etxeetan, lantegietan, eskoletan… erabilitako ura nola garbitzen duten erakutsi ziguten.
Oso ongi pasa genuen eta gauza asko ikasi genituen. Merezi izan du.
Argazkiak: Mailu Irizar eta Laura Murillo
Hitzak: Laura Murillo











Utzi erantzuna