EA2030 EGUNA: Aurten ere DBH 4ko artzainek basora irteera antolatuta zeukaten DBHko ardientzat baina eguraldi iragarpena bete egin da, eta beste behin, ikastetxean gelditu behar izan dugu... Baina horrek ez digu ilusioa kendu, B plana prest zeukaten eta! Sormenari bide emanez, basoko elementuekin bertako bizidunak irudikatu ditugu. Nahiko lan izan dugu basoko … [Read more...]
Archives for abendua 2025
Olentzero, Mari Domingi eta Errege maiteak!
Zer moduz zaudete? Floreagako ikasleak gara, baina lasai…oraingoan ez dugu ez opariak eskatzeko idazten. Gutun hau eskerrak emateko da! Eskerrik asko beste urte batez gurekin gogoratu eta gure gutunak jasotzera etortzeagatik. LH 5eko eta LH6ko gure lagunei esker gutun polit eta txukunak idazten saiatu gara. Eskerrik asko gure gogo eta ilusioak berpizteagatik zuen … [Read more...]
GABON JASANGARRIAK
Gabonak iristearekin batera, telebista, sare sozialak eta dendetako erakusleihoak iragarki kanpainez betetzen hasiak dira. Beraien produktuak erosteko mezu eta eskaintza erakargarriak jarri dituzte, gure portaeran eragina izateko eta behar duguna baino gehiago kontsumitzeko. Janari, jostailu edo arropa gehiago edukitzeak zoriontsuago egingo gaituela sinestarazi nahi digute. … [Read more...]
Gabon zoriontsuak denoi!
Gabonak datoz eta beraiekin bazkariak, opariak, Olentzero eta Erregeak... Baina hori al da Gabonen benetazko zentzua? Zergatik ez oparitu zerbait berezia? Egun hauetan beste plan batzuk egitera gonbidatu nahi zaituztegu, zure denbora oparitzea, besteei laguntzea edota familiarekin plan berezi bat egitea. Gabon zoriontsuak denoi! … [Read more...]












