Gaur LH1 eta 2ko ikasleok goizean goiz esnatu eta urduritasun handiz motxila prestatu dugu. Motxila hua, ordea, berezia izan da, izan ere, beste egunetan ez bezala, bertan opilak, bazkarirako ogitartekoa eta ura sartu ditugu. Ibilaldira goaz.
Goizeko 9etan guztiok elkartu eta Ataunera abiatu gara. Bertan, zerrategia eta errota ikusteaz gain, taloek egin eta jan ditugu. Sukaldari bikainak gara gero! Bai gozoak guk eginiko taloak! Ondoren, autobusa iritsi bitartean, eguzkiaz gozatuz bazkaltzeko eta jolasteko denbora izan dugu.
Egun ederra, benetan. Primeran pasatu dugu lagunartean. Hurrengoaren zain gaude dagoeneko!











Utzi erantzuna