Floreagako 6.B gelako ikasleek berriro irabazi dute Euskadi mailako Consumopolis 20 lehiaketa!

Harrotasunez beteta gaude Floreagan! Aurten ere gure 6.B gelako ikasleek Kontsumobidek antolatutako Consumopolis lehiaketan parte hartu dute eta, ez hori bakarrik, Euskadi mailako lehen hiru sariak eskuratu dituzte berriro! Bai, ondo irakurri duzue: 1., 2. eta 3. postuak gure ikasleentzat izan dira!
Lehiaketaren aurtengo goiburua honakoa izan da:
“BADAKIZU ZER KONTSUMITZEN DUZUN? EGIN BAT KONTSUMO KONTZIENTEAGO ETA SOLIDARIOAGO BATEKIN”, eta, horren harira, parte-hartzaileek hainbat proba gainditu behar izan dituzte: artikuluak idatzi, taldeka lan egin, eta kontsumo arduratsuari buruz hausnartu eta proposamenak egin.
Ikasleek kontsumo kontziente eta solidarioaren garrantziaz sakon hausnartu, eta euren sormen eta lan bikainari esker, epaimahaiaren arreta guztia bereganatu dute. Ez da l
an makala izan, baina gure ikasleek konpromisoa, lankidetza eta irudimena uztartuta, berriz ere erakutsi dute zertarako gai diren.

Zorionak bihotz-bihotzez 6.B gelako ikasleei guztiei .
Aupa zuek! Aupa kontsumo arduratsua!









Utzi erantzuna