Gaur goizean eta eguraldia lagun genuela irteera polita burutu dugu 5. mailako ikasle eta irakasleok. Agenda 2030 proiektuaren baitan antolatzen da eta Nuarbeko Ibai-Eder urtegia eta Azpeitiko Ibai-Eder Edateko Uren Araztegia bisitatu ditugu.
Hasieran urtegiko mekanismo-etxolan oso ondo azaldu digute nola dagoen egina urtegia eta baita nola funtzionatzen duen ere; lehendabizi argazki eta marrazki bidez eta ondoren marrazkietan ikusitako osagai bakoitza aurrez aurre bisitatuz. Ondoren urtegia bera ikustera hurbildu gara, paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera izan dugu hamarretakoa egin dugu bitartean.
Ondoren Azpeitiko araztegira hurbildu gara eta bertan pausoz-pauso azaldu digute zer nolako prozesua burutzen duten urtegian jasotako ura edangarri bihurtzeko. Prozesu luzea, zehatza eta kontu handiz egina dela ikusi dugu, detailerik txikiena ere zaintzen duena gero guk txorrota ireki eta jasotzen dugun urak ez dezan inolako arriskurik izan pertsonentzat.
Esan bezala, goiz pasa ederra gaurkoa!











Utzi erantzuna