San Andres jaietan murgildu nahian hauxe da gure festa egitaraua: Goiza hasteko, margoketa saioa. Ea zeinek margotzen duen txerririk ederrena! Ondoren indarrak hartzeko hamarretako ederra lagun artean. Goiza amaitzeko herri kirol saioa. Ikastetxeko kirolari txikiek txingatan, lokotx bilketa, sokatira eta harri jasotzen aritzeko aukera izango dute. Goiz guztia … [Read more...]
Archives for azaroa 2024
DANBORRADA
Larunbatean ospatu zen San Andresetako danborrada herrian eta, ohiturari jarraituz, ikastetxeko bi taldek hartu zuten parte bertan. Hauek, ikasle ohiez eta gurasoez osatutakoak ziren. Giro bikainean, ederki ziren herria alaitzen kaleetan barrena. Hurrengo urtean berriz ikusteko zain geratzen gara! … [Read more...]
AZAROAREN 25a
Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna da. Aurten, “tratu onetan” erdiratu gara egun hau lantzeko. Hori aurrera bultzatzeko, DBH 4ko ikasleak LH eta DBH osoko geletan Egun Onak egiten aritu dira. Bertan, tratu onei buruz jardun dugu hausnartzen. Gainera, geletan kartel txikiak egin ditugu tratu onak aldarrikatzeko gure konpromisoak … [Read more...]
DIN-DON, DIN-DON, DIN-DON
Goiz pasa ederra antolatuta eduki arren, zeruko kolorea ikusita, ez gara ausartu San Martinera igotzen. Hare ere, egun honetako tradizioari eutsi nahian, gelara ekarri dugu kanpaia eta bertan astindu. Arratsaldean aldiz, batzuk igo dira San Martinera kanpaia jotzera. … [Read more...]












