Iritsi da Korrika! Martxoaren 14an Irunen hasi zen 23. Korrika eta igande honetan, martxoaren 24an, amaituko da Baionan. Eta ttipi-ttapa, ttipi-ttapa iritsi da euskararen aldeko lasterketa erraldoia Azkoitira eta Floreagara. Atzo arratsaldean Korrika Txikia egin genuen eta lekukoa elkarri pasaz korrika egin dugu peto koloretsu, doinu alai eta oin hots … [Read more...]
Archives for martxoa 2024
MAITE DUT NEGUA
MAITE DUT NEGUA: HOTZA ETA ELURRA GOIKO MENDIAN ELURRA Igurtzirik bi eskuak, igurtzirik belarriak, bero-bero-bero jarri naiz jolastera noa orain. Goiko mendian elurra zuritzen ari da lurra, zuri-zuriak gailurrak gorri-gorriak sudurrak. Hona hemen urtaro honetan egin ditugun zenbait jarduera. … [Read more...]
ZUETAZ HARRO
Eskerrik asko gure aurretik lana egin duzuen amona, birramona, ama, izeba… guztiei. Zuen lan eta esfortzuarengatik gaude gu zuek bizi izan zenutena baino egoera hobean. Zuengatik da gure herria, Azkoitia, den bezalakoa. Aurtengo martxoak 8ko lanketa, gure etxeetako emakume guztiek egindako lanaren omenaldia da. Floreagako ikasle bakoitzak bere familiako emakume langileei … [Read more...]
BERTSO IDATZIEN ESKOLARTEKO TXAPELKETA
BERTSO IDATZIEN ESKOLARTEKO TXAPELKETA (Urola): 4 saritatik 3 Floreagara Urtero lez, gaur goizean Azpeitiko Basazabal aretoan izan gara bertso idatzien eskolarteko txapelketan (Urolako saioan) parte hartzeko. Aurten, ikastetxeko 29 ikaslek (DBHko 11 eta LHko 19) hartu dute parte bertan eta egia esan oso goiz-pasa ederra izan da. Ordu bete izan dute ikasleek euren koplak … [Read more...]












