Martxoak 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, ikastetxean jota ke aritu gara “ZAINTZA” gaia lantzen. “Zaintza bizitzaren erdigunean dago eta ez du generorik” lemapean ekintza ezberdinak burutu ditugu ikastetxean.
- Udaletxean zintzilikatzeko pankarta egiteko, DBH1 eko ikasleek beraien proposamena aurrera eramateko aukera izan dute. Pankarta bikaina egin dute “Zaintzari duen garrantzia emanez eta guztiok neska eta mutil animatuz bakoitzari dagokiguna egitera. Pankarta bikaina egin dute!
- LH eta DBHko ikasle guztiek aldarrikapenak hosto berdeetan idatzi dituzte eta pankartako hosto bihurtu dira.
- DBH3ko ikasleek “Egunon bereziak” prestatu dituzte astelehenerako. DBHn gela bakoitzeko ikasle talde batek landuko dute DBH3koek prestatutako aurkezpena.
- DBH4ko ikasleek. Galdetegi bat prestatu dute Zaintzari buruz hausnarketa egiteko helburuarekin. Galdetegi hau DBHko ikasleek beteko dute eta lortzen dituzten datuak, ingeleseko ikasgaiean erabiliko dira txosten bat egiteko ingelesez.
Ikasleek lan bikaina egin dute! Ospatu ondo Martxoak 8a!
Utzi erantzuna