Helburua: familiei laguntzeko zero-hiru urte arteko haurrentzako heziketa-arreta eta laguntza-zerbitzua eskaintzea.
Familiekin batera haurraren garapen integrala sustatzea; haurra hezteko eta gizarteratzeko orduan garrantzi berezia emango zaie haurraren eskubideen errespetuari, haurraren ongizate psikofisikoari eta haurraren gaitasun guztien garapenari: afektibitate-mailakoak, sentimen eta mugimen gaitasunak, ezagutza mailakoak eta harreman eta gizarte gaitasunak.
Ordutegia
Haur Eskola 11 orduz dago irekita. Goizeko 07:30etik, arratsaldeko 18:30era.
Orokorrean, umeek ezingo dute 8 ordu baino gehiago bertan egon.