Bizitza hankaz gora jarri zaigun urte honetan, bereziki eskerrak eman nahi dizkizuegu gugan jarritako konfiantza eta esker onarengatik. Egindako lanarekin harro eta datorren urteari begira lanean jarraitzeko gogoz aurkitzen gara. Floreaga osatzen dugun guztion partetik, bihotz bihotzez, ZORIONAK eta URTE BERRI ON! … [Gehiago irakurri...]
Artxiboak abendua 2020
GUREA ARTEAN 80
Hemen duzu Gure Artean aldizkariaren azken alea. Hiru hilabete hauetan burutakoa aurkituko duzu bertan. … [Gehiago irakurri...]
BASOKO SEKRETUEN BILA
Eskolako Agenda 2030en basoak lantzen ari garenez, abenduak 22ko goiza inguruko basoak ikertzen igaro dugu DBHko ikasleok. Eguraldi ederra lagun, DBH 1 eta 2koak Kukuerriko bide inguruan ibili gara basoko sekretuen bila; eta DBH 3 eta 4koak Aitza inguruan. Altxor asko ikusi ditugu: iratzeak, kukusagarrak, sendabelarrak… baita arrabio arrunta eta baso igel gorriaren erruteak … [Gehiago irakurri...]
EKARRIKO, EKARRIKO !
Atzo Olentzero izan genuen gure artean, eta gaur urteroko ohiturari jarraituz, Ekialde Urruneko Hiru Errege Magoen bisita izan dugu, segurutasun neurri guztiak hartuta noski. Talde bakoitzak abesti bat eskeini diegu gure eskutitzak eman ondoren. Oporrak gustura hartu ditugu, izan ere, Errege Gauean gure etxetatik pasako direla esan digute. Gure partetik, GABON ONAK PASA … [Gehiago irakurri...]