Maiatzaren 17a dugu gaur eta euriak izan du ostarte gure Floreagan. Koloretako ostadar ederra atera zaigu, maitasunaren ostadarra: maitasunak ez du generorik bereizten, ezta arrazarik ere, gaitasun guztiak baimentzen ditu, adin guztiak bildu eta erlijio bereizketak aldendu. Ospa dezagun errespetuzko maitasun askearen eguna. Floreagan, etxeko goxotasunean, maitatzeko … [Read more...]
Archives for maiatza 2019
HH 5 LOIOLAn
Aurten ere HH 5 urteko haurrak Loiolan izan ziren Igarabideko errota eta Ingurugiro etxea ikusten. Bertan, "xaguxatar" parkean jolasteko aukera ere izan zuten. Aipatzekoa da beraien aurpegietan nabaritzen zen ilusioa, urduritasuna eta egon ezina. Eguraldiak lagundu zigun eta dena primeran joan zen. Hitzak eta argazkiak: Maje eta Lurdes … [Read more...]
KANTU TAILERRA
Urteak dira, 15 egunean behin, LHko 3.mailatik aurrerako ikasleok antzokian elkartzen garela. Antzokian Zezilio izaten dugu zain, bere gitarrarekin, eta euskal kantu zahar eta modernoak abesten aritzen gara. Maiatzaren 31n ikasturte honetako kantu tailerraren azken saioa izango dugu. Egun horretan talde bakoitzak aukeratutako abestia abestu beharko du. Ea nola ateratzen … [Read more...]
BERTSO JAIALDIA
XXX. Kultur Jardunaldien barruan, Bertso jaialdi berezi bat antolatu da Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Sebastian Lizasorekin. Aurten Maxixatzenekin elkarlanean antolatu da. Hau izango da aurtengo 2. saioa. Maiatzak 17, Floreagako On Bosco aretoan, 22:00etan. Sarrerak Floreagako idazkaritzan lortu daitezke, dohainekoak dira. … [Read more...]












