Ikasturte honetan ere, Guraso Elkartekoak eta Normalkuntza Batzordekoak bat eginik, Kantu Jira antolatzen ari gara. Kultur Jardunaldien barruan txertaturik dagoen ekimen honek bi helburu nagusi ditu: kultur transmisioa eta gozamena. Beraz, maiatzaren 24an, ikasle, guraso eta irakasleak kalez kale ibiliko gara gure betiko eta gaur egungo abestiak abestuz. Eguna: maiatzak 24 … [Read more...]
Archives for maiatza 2019
UDABERRIA
HAUR ESKOLA 0-2 Aurten ere udaberriari kolorea eta alaitasuna emateko loreak landatzera joan gara baratzara. Lurra prestatu, ura bota, eguzkia gure aurpegietan... hau gozamena! Eta bitartean gure txikitxoak... … [Read more...]
HONDARRIBIN? BIKAIN
Bai, bikain pasa ditugu azken hiru egunak Hondarribian. Azkar pasa zaizkigu, ziurrenik oso ondo pasa dugulako. Urduri abiatu ginen asteazken goizean. Ekintza ezberdinak, aterpetxe ezberdina, dena zen berria aurten. Aquariuma izan zen gure lehenengo geldiunea. Bisita zoragarria burutu genuen eta gidaren azalpenei esker baita ikaragarri ikasi ere. Eguraldia lagun, bapo bazkaldu … [Read more...]
ZORIONAK NAIA!
Gaur, maiatzak 17, Baztartxo aretoan, Azkoitiko BHIk eta Indarlan guraso elkarteak antolatutako XXVIII. Bertso Paper lehiaketako irabazle suertatu da Naia Arrizabalaga, DBH3 eta DBH4 mailan. ZORIONAK NAIA! … [Read more...]












