Gaurkoan, Floreaga Salestar Ikastetxea ordezkatuz, LH4B mailako neska-mutilek Zaharren Egoitzako aiton-amonei bisita egin diete. Gabon giroan sartu garenez, Gabonetako abestiak eskaini dizkiete. Bukaeran, 6.mailakoek prestatutako postal polit bat banatu zaie egoiliarrei. Baita, eskerrak eman ere beraien harrera onagatik. Hurrengo urtean ere hor izango gaituzue! Mila esker … [Read more...]
Archives for abendua 2017
ARGAZKILARITZA IKASTAROA
DBHko ikaslea bazara eta zure mobilarekin argazkiak ateratzea gustatzen bazaizu eta pixkanaka argazkiak ateratzeko teknika eta hobekuntza berriak ikasteko gogoa baduzu, hona zure aukera. Ikusi honako bideoa: https://vimeo.com/247808480 … [Read more...]
XXVIII. GABON KANTAK
Duela hogeita zortzi urte Floreaga Ikastetxeko IGEak (Ikasleen Guraso Elkarteak) hasiera eman zion ekintza polit honi. Urtez urte ohiturari eutsiz Gabon giroan sartzen laguntzen diguten gabon kanta politak entzuteko aukera eskaintzen digute. Aurtengoa ere ez da gutxiagorako izan. Guztira zazpi talde aritu dira, Bergara, Mutriku eta Debatik etorriak, herrikoekin batera. … [Read more...]
GINKANAREN IRABAZLEA
Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan egin ohi dugun ginkana amaitu da. Aurtengo honetan, esaera zaharrekin hasi ginen eta lau aste ondoren, Bertso Txapelketa Nagusiko irabazleekin amaitu dugu. Bigarren proba Euskal Herriko jaiei buruz izan zen eta hirugarrena, berriz, euskal herritar ospetsuei buruzkoa. Jende askok parte hartu badu ere, sei baino ez dira izan lau … [Read more...]












