• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

Kolonbiako Medellinen boluntario udan

2017-09-12 Idazlea: LH Floreaga Leave a Comment

Aurtengo udan Juan Inazio Sudupe salestar azkoitiarra, Kolonbian izan da, Medellin hirian, salestarren Ciudad Don Boscoko proikektuak ezagutu eta laguntzen, uztailaren 3tik abuztuaren 6ra arte. Euskadiko sei gazte boluntariorekin batera egon da. Esperientzia bikaina izan da, berak eta boluntarioek adierazi dutenez.
Bake prozesua aurrera doa Kolonbian. Gobernuak eta FARC gerrilak bakea sinatu zuten, eta ELN taldeak gobernuarekin tregua luzea adostu berri du. Hala ere gizartean injustizia batzuk ikusten dira, ustelkeria handia dago, drogen kontsumoak gora egin du, narkotrafiko txikia ere nabarmena da, eta auzoetan talde biolentoek ezartzen dituzte euren legeak eta muga ikustezinak. Dena dela, ilusioa da nagusi Medellinen eta garai bateko biolentzia eta bortizkeria gainditzen ahalegintzen ari dira.
Arriskuan dauden ume eta gazteekin egiten dute lana “Ciudad Don Boscon” Salestarrek. Gaztetxo hauek eskubide zapalketak jasan dituzte, bortxaketak, delituak, … Salestarrak gaztexoak onartu eta etorkizunerako bideak zabaltzen ahalgintzen dira; ikasketak, ofizio bat ikastea, lanaren munduan sarrera bilatzeko laguntza eskainiz. Familia giro egokia lortu da eta gazteek beren zauriak sendatu eta aurrera egiteko aukera ona izaten dute.

“Ciudad Don Bosco”k Medellineko auzo pobreenetan ere prebentzio lana egiten du, hango ume eta gaztetxoei laguntza eskainiz: eskola errefortzua, psikologoen babesa, gizarte langilea eta dietista izaten dira auzoetako lantaldeetan. Auzo hauetako batzuk arriskutsuak dira, baina jendeak badaki euren umeen aldeko lanean ari garela eta ez digute oztoporik jarri. Proiektuaren atal honi “Amets egiteko eskubidea” programa esaten diote.
Gainera, Juan Inazio, gerrilari izandako gazteen etxean egon da laguntzen, CAPRE edo “Ametsak eraikitzen” programan. Han bizi diren 64 gazteek, 17-18 urte inguruko neska eta mutilek, egoera oso gogorrak bizi izan dituzte, gerrilan edo paramilitarretan. Askori gertuko edo familiako jendea hiltzea esijitu diete. Gazte hauek “erresilientzia” handia daukate, hau da, egoera larrietan ere aurrera egiteko asmoa eta indarra. Euren etorkizuna prestatzen ari dira, ikasketak eta ofizio bat lantzea medio. Lehen pausua gazteak baldintzarik gabe onartzea da eta konfiantza eta konpromisoan heztea, pixkanaka bakea lor dezaten eta aurrera egiteko moduan egon daitezen. Kolonbiako Gobernuak asmoa sendoa dauka gazte hauei aurrera egiten laguntzeko. Adin txikikoak izanik, ez zaie deliturik leporatzen, eta gerrilariak bergizarteratzeko aukerak ematen ari dira. Gazte hauekin izandako esperientzia benetan hunkigarria izan da.


Horretaz gain, Ekuadorreko Cayamben Juan Inaziok salestarrek zuzentzen duten Casa Campesina bisitatu du. Han garapen proiektu ugari lantzen ari dira. Horien artean, Azkoitiko herriak eta udalak diruz laguntzen duten bat: Emakume indigenen nekazaritza ekologikoa. Proiektu hori oso ondo ari da funtzionatzen, eta hango jendearen eskerrona ekarri dugu Azkoitira, eta laguntzen jarraitzeko eskaria.
Cali hirian bizi diren Sudupe familiakoekin ere topaketa atsegin bat izan du Juan Inaziok. Miguel Sudupek familia handia sortu zuen Kolonbian, eta haiek bisitatzeko aukera aprobetxatu du.
Egun hauetan Frantzisko Aita Santua Kolonbian dabil. Hango bake prozesuari laguntza handia emango diola espero dugu. Salestarrak han arriskuan dauden gazteen alde egiten ari diren lana oso ona da. Merezi du guk ere babestea.

Filed Under: Pastorala Tagged With: azkoitia, juan inazio, medellin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa