CONSUMOPOLIS 11: AURRENEKO HIRU SARIAK FLOREAGARA Zorionak eman beharrean gaude, berriro ere, gure ikasleei. 8. urtez irabazi du Floreaga ikastetxeko talde batek Consumopolis kontsumoari buruzko lehiaketa. Aurten gainera, 2. eta 3. sariak ere geuretzat izan dira. 6. mailara joan dira hirurak. 1.SARIA Irabazleek dioten bezala oso dibertigarria da, gainera beti zerbait … [Read more...]
Archives for ekaina 2016
LH5-6 HONDARRIBIAn
HONDARRIBIA, GOZAMENA ETA GIRO ALAIA Ikasturtea maldan behera abiatu den honetan gozamenerako aukera bikaina izan dugu Hondarribian. 3 egunez, gelatik kanpo, jolastu eta gozatu beste helbururik gabe ibili gara nahiz eta ziur egon hainbat arlotan ikasi ere ikasi dutela. Zientziaren museoan pasa genuen goiza izan zen horren adibiderik onena. Hiru ordu pasa genituen zientzia … [Read more...]
LH1-2 ORIOKO ATERPETXEAN
ORIOKO KANPALDIA Aurten ere lehen zikloko ikasleak eta irakasleak Orioko Txurruka Aterpetxean egon gara. Ekainaren 2an goizeko 09:00etan prest geunden autobusa hartzeko.Goizean aterpetxea ezagutu eta jolasean aritu ginen. Bazkaldu ondoren bertako jolas tokian jolastu ginen eta 17:00ak aldera Orioko hondartzaraino txangoa egin genuen. Bertako parkean jolastu ez ezik, askaldu … [Read more...]
LH 3 – 4 BARRIAn
Barriara joateko bidaia aprobetxatu zuten Gasteizen adierazgarri diren bi eraikuntza ezagutzeko: zaharrenek, Eusko Lege Biltzarren bisita gidatua egin bitartean, 3. mailakoek Artium museoarena egin zuten. Hauek egin eta berehala, Araiara abiatu ziren Nestle izozkien ekoizpen industriala ikusteko. Bisita honek, beraiek espero bezala, bukaeran, sari txiki bat ere bazuen: izozkien … [Read more...]












