JASONE OSOROREN BISITA
Apirilaren 21ean 21 liburuaren eguna hurbiltzen ari zela eta, Jasone Osoro izan genuen bisitan. DBH2ko ikasleekin aritu zen ordubetez.
Berak kontatu zigunez, txikitatik gustatzen zitzaion idaztea, eta beti euskaraz idazten zuen. Gustatuz aparte, bazuen talentu hori. Izan zituen bi irakaslek bultzatu zuten idaztera, esanez asko irakurri eta idatzi behar zuela.
Lehenengo jenio eta jenialtasunari buruzko hitzaldi bat eman zigun. “Inspirazioa tenedore bat da”. Hala esan zigun berak behintzat. Horri buruz aritu zen berbatan eta kontzeptua garbi utzi zuen adibideak eta abar jarriz.
Galdetu zigun ea guretzat tenedore bat zertarako zen; guk, harrituta, erantzun genion jateko zela. Azaldu zigun galdera hori gazte jendeari egindakoan, denak erantzun bera ematen zutela, baina 7 urteko umeei galdetuz Gero haiek erantzun desberdinak botatzen zituztela.
Geu ere bultzatu gintuen geure barruko talentua kanpora ateratzera, eta horretarako, memoria eta irudipena ondo orekatu behar zirela; horrela lortzen direla gauzak. Baita ere bizitzan surfista izan behar dela. Ausardia, ilusioa, gogoa… Eta taula dela oreka.
Jasonek idazle izan aurretik kazetaritza ikasi zuen, berak uste zuelako idazle lanari gehien hurbiltzen zitzaion ikasketa zela. Baina konturatu zen, bertan errealitatea kontatzea zela helburua, eta berari sortzea gustatzen zitzaiola; beraz, utzi egin zuen.
Hitzaldia amaitu ondoren gure galderei ekin genion. Berak bere egiatasun osoz erantzun zituen. Oso atsegina izan zen gurekin eta ordubete interesgarria pasatu genuen.
Idazle oso ona da eta gazte literaturako liburu interesgarriak ditu. Guk bere hiru liburu irakurri ditugu ikastetxean, “Jara” protagonistarenak hain zuzen ere. Gehiago ere baditu eta orain beste pertsonaia berri batekin hasi nahi du liburu berri bat. Animo Jasone, badakigu eta ederra izango dela hau ere! Eskerrik asko.
Hitzak: Maialen Sudupe eta Mireia Etxaniz











Utzi erantzuna