Jolas denbora Azkoitiko eta Azpeitiko Hezkidetza Foroaren proiektu bat da. Foroa abiatu genuenetik identifikatu genuen eskoletako jolas-garaiak espazio garrantzitsu eta interesgarria zirela hezkidetza txertatzeko.
Jolas denbora proiektuaren helburua, neska mutilen arteko harremanetan dinamika berriak sortzea da. Lehiakortasunaren aurrean, elkartasuna, talde dinamika, lasaitasuna… bultzatzea.
Apirilaren 27an izango dugu lehen saioa, LHn hiru saio dinamizatuko dira eta HHn bi.
Harremanitz Kooperatiba da bailaran hezkidetza proiektua garatzen ari dena; bideo honetan, bertako Axier Bagliettok eta Haizea Egigurenek Jolasdenbora egitasmoaz emandako xehetasunak jaso ditu Uztarriak.
[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=EZfj9RIhb1U[/youtube]









Utzi erantzuna