Apirilaren 30ean, osteguna, gure ikastetxean gosearen aurkako lasterketa burutuko da (15:40tik 17:00ak arte). Ekimen hau “Gosearen aurkako ekintza” gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen duenez, asteazkenean talde horretako bi kide, Uxue eta Nicolas, etorri zitzaizkigun beraien lana azaltzera.
“Gosearen aurkako ekintza” nazioarteko giza erakunde bat da, neutrala eta independentea, desnutrizioaren kontra dihardu eta, aldi berean, herri ahulenei ura eta bizimodu seguruak bermatzen dizkie. Erakunde honen datu batzuk:
- 35 URTEZ gosearen aurkako borrokan
- 40tik GORA HERRIALDETAN esku harturik 2013an
- 9 MILIOI ONURADUN 2013an
- 4 JARDUKETA-ALOR HANDI: Nutrizioa eta Osasuna / Elikagaien Segurtasuna / Ura eta Saneamendua / Sentsibilizazioa eta Eragin Politikoa
Urtero gosearen aurkako lasterketa antolatzen du mundu osoan. Iaz 1.200 ikastetxek baino gehiagok parte hartu zuten, 300.000tik gora gazte solidario eta 3.700.000 € baino gehiago lortu ziren. Diru gehiena Madagaskarren, Etiopian, Birmanian eta Filipinetan dauden proiektuetara bideratu zen, baita Siriako krisia dela-eta egiten ari diren proiektuetara ere.
Aurten guk ere parte hartuko dugu. Gosearen aurkako lasterketak lortu nahi du desnutrizioak munduan eragin duen arazoaz sentsibilizatzea. Horrez gain, ikasle guztiei aukera emango die gosearen aurka borrokatzeko, lasterketa solidario baten bidez. Pauso bakoitzak munduari emango dio itzulia.
Ikasturte honetan jasotako laguntzarekin Burkina Fasoko umeei lagunduko zaie. Parte hartzera animatzen zaituztegu!!
Informazio gehiago eskuratzeko sakatu HEMEN.










Utzi erantzuna