Urtarrilaren 31n, larunbatean, afari ederra egin genuen Joseba jatetxean, Don Boscoren jaiotzaren 200. urtemugaren barruan. 70 pertsona inguru elkartu ginen: irakasle, guraso, ikasle ohi (hauetatik asko Alai Batzako begiraleak gaur egun), salestar eta adiskide … Menu gozo baten ondoren, kanturako eta dantzarako beta ere hartu genuen, dj Xabier Alberdik jarri zigun erritmoari … [Read more...]
Archives for otsaila 2015
SANTA AGEDA
SANTA AGEDA BEZPERA DEGU... Santa Ageda bezpera heldu da eta ohitura zaharrei eutsiz, goizean HHko haur eta irakasleok koplak kantatzeko prestatu gara. Eguraldi txarra egin duenez ezin izan dugu kalez kale ibili, baina kantatu gabe ez gara gelditu, ikastetxean bertan kantatu dugu, LH eta DBHko ikasle eta irakasleei lehenengo eta gero gurasoei. Arratsaldean DBH 4ko … [Read more...]
2014a izan da dokumentatutako urterik beroena
Lurraren gainazaleko batez besteko tenperatura inoizko handiena izan da 2014n, datuak biltzen direnetik. Hala adierazi dute Japoniako Meteorologia Agentziak, NASAk eta Estatu Batuetako Ozeanoen eta Atmosferaren Erakundeak (NOAA). Gainazaleko batez besteko tenperaturaren igoera, urtez urte. Grafikoan beltzez jasota dagoen datua honakoa da: urte bakoitzaren batez besteko … [Read more...]
JOSE MANUELen ALDEKO MEZA
Otsailaren 8an JOSE MANUEL ARENASen aldeko meza izango dugu Floreagako elizan 13:00ean. Denak gonbidatuta zaudete. Gaurtik (otsailak 3) ostirala bitartean ikastetxeko idazkaritzan liburu bat jarriko da Jose Manuelen omenez nahi duzuen agurra idazteko. Liburu hori familiari emango zaio. … [Read more...]












