HIRUGARRENGOAN BAI!!!! Azkenean, eguraldia lagun, atera ditugu baserriko animaliak Azkoitiko kaleetan barrena. ESKERRIK ASKO azken hiru urte hauetan animali hauen forma eta arima ematen ibili zareten ama guztiei!!! Hemen dituzue, urtero bezala, 2015eko inauterietako argazkiak. Hitzak: Mireia Amilibia eta Maria Arenas Argazkiak: Iban … [Read more...]
Archives for otsaila 2015
DON BOSCO ASTEA
Don Bosco astean zehar ekimen ugari antolatu ziren Floreaga Salestar Ikastetxean: jolasak, elizkizunak, hitzaldiak, hamaiketakoa, antzerkia, txapelketak… Horiek guztiak bideo batean bildu ditugu, egunero Don Boscoren estiloa, alaitasunez beterikoa, gogoan izan dezagun. Eskerrik asko dena gauzatzeko lagundu eta parte hartu duzuen guztioi. … [Read more...]
2 URTEKOAK – ELURRA MARA-MARA
NEGUA Negua lantzen ari garela elurra egin du. Haur gehienentzat lehenengo aldia zen ikusten zutela eta beraientzat oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da. Jantzi berokiak, botak... eta elurretan jolasten ibili ginen. Zenbat gauza ikasi ditugun! Elurra txuri-txuria da. Elurra hotz-hotza dago. Elurrak ez du zaporerik. Elurrak busti egiten du. Eta..... … [Read more...]
ON BOSCO EGUNEKO DBH JOLASAK
On Bosco astean jakitera eman genuen bezala, DBHko ikasleen jolasak bertan behera utzi ziren. Dena den, joan den ostiralean, otsailaren 6an, On Bosco egunerako antolatuta zeuden jolasetan parte hartzeko aukera izan zuten. Ostiraleko azken bi orduak pilotan, futbolean, futbolinean, play stationean, sing starrean eta ping-pongean eman zituzten. Gainera, ohiko jolasez gain, … [Read more...]