Abendualdian sartuta gaude eta ikastetxean aste hauek erabili ditugu gure ingurua aztertu eta landu ditugun behar eta arazoak gogoratzeko. Honela, lehenengo astean, gure gurasoak eta familia otoitzean gogoratu ditugu. Bigarren astean, bakardadean eta gaixorik dauden pertsonak, behartsuak, langabetuak, etxerik ez dutenak. Hirugarren astean berriz, gutako bakoitza eta gure … [Read more...]
Archives for abendua 2014
ZAHAR EGOITZAN KANTARI
Abenduaren 16an, LH4Bko ikasleak, urteroko ohiturari jarraituz Zahar Egoitzara egin dugu bisita. Gabon giroan eta bertako aiton-amonei ordu batzuk gozotasunean pasatzeko asmorekin ,16 abesti abestu ditugu. Guztiok batera abesteko aukera izan dugu eta une hunkigarriak sentitzeko aukera ere bai. Abestu ondoren LH 6.mailako ikasleek egin dituzten postalak opari gisan … [Read more...]
IPUIN KONTALARIA – ELKAR HAZI
Larunbatean, abenduak 13, Elkar Haziko bigarren saioa egin genuen, ipuin kontalaria. Hamar ume eta gurasok hartu zuten parte bi taldetan banatuta. Lehenengo taldeak Ostadarraren ipuinaz gozatu zuen eta ipuina lantzeko ekintza ezberdinak egin genituen. Bigarren taldearekin gauza bera egin genuen baina landutako ipuina Kukubiltxo izan zen. Elkar Haziko hirugarren saioa … [Read more...]
AITORTZAK
Joan den astean DBH eta LHko ikasle gehienek parte hartu zuten aitortzetan. Eguberriak hurbiltzen ari direnez, ikasleei otoitz une berezia eskaini genien. Ospakizun horretan Jainkoaren barkamena jaso zuten eta egindako otoitzak eta isiltasunak lagundu zieten barnetik azterketa sakona egiteko. Horrez gain, ikusitako bideoak gogora ekarri digu Jainkoa gurekin dugula, gure … [Read more...]












