Oso ikasturte garrantzitsua hasi dugu, 2015ean On Bosko jaio zela 200 urte beteko baitira.
Gu salestar ikastetxe batean gaude, hala ere, sarritan ez dakigu horrek zer esan nahi duen. On Boskok, bere obrez hitz egiten zuenean, beti erabiltzen zuen “etxe” hitza. Etxekotasunak MAITASUNA adierazten du, konfiantza, elkartasuna, apaltasuna, adiskidetasuna, ALAITASUNA…
Ikasturte honetako lema ZUREKIN! izango dugu. Bai, ZUREKIN! Zeu zara protagonista, eta zure ondoan, ZUREKIN! pertsona asko daude, edozertan laguntzeko prest. Gure erronka handia izan arren HEZKUNTZA KOMUNITATEA osatzen dugun guztiak daude guri LAGUNTZEKO. Maisu-mestrak, langile ez irakasleak, gurasoak, ikasleak …
BATASUNAK INDARRA DAKAR
[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=S_tNeXKWxso[/youtube]









Utzi erantzuna