Joxe Gainzarain, apaizgintzan Diamantezko ezteiak (60 urte)
Joxe Gainzarain salestar azkoitiarra, apaiz ordenatua izan zen 1954ko ekainaren 27an. Bere apaiz ordenazioko Diamantezko Ezteiak ospatuko ditu igandean, ekainaren 1ean, ordu batean, Floreagako elizan emango duen mezetan. Egun hartan, salestar komunitateak bere zuzendaria den David Villahozen Profesioko Zilarrezko Ezteiak ospatuko ditu. Elizkizun honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu herritar guztiak.









Utzi erantzuna