Aurreko urtean Pakistaneko astea ospatu genuen bezala, aurten martxoaren 31tik apirilaren 4ra Marokoko astea ospatu zen gure ikastetxean.
Bertan, ikasle marokoar asko ditugu eta beraien kultura eta ohituren berri jakitea interesgarria zela iruditu zitzaigun. Horregatik, aste horretako jolas orduetan, 6. mailakoak begirale izan genituela, Marokon jolasten diren jolas ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen. Jolasak, besteak beste, charif jatar, agrada malha, dama, rabat gual eta sailo ma balu izan ziren.
Horrekin batera DBHko ikasle batzuk bideo bat, mural bat eta power point ezberdinak prestatu zituzten marokoarren berri izateko.
Hurrengo urtera begira beste herrialdeetara gerturatuko gara.
Hitzak: Maria Arenas.
Argazkiak: Olatz Gabilondo.
Bideoa: Iban Garcia.
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=5yyanhgF7Wo[/youtube]










Utzi erantzuna