Aurreko ikasturtean 6.mailakoek egin zuten bezala, aurten 5. mailakoek Ikastetxeko Mantenua proiektua aurrera eramaten ari gara. Proiektu honen helburua ikastetxeko instalazioak nola dauden aztertzearena da eta ahal dugun neurrian ikastetxe garbi bat edukitzearena.
Ostegunetan egiten dugun azterketaren ondorioak erakusteko geletatik pasa gara eta bide batez ikastetxe garbi bat edukitzeko ardura denena dela gogorarazi diegu guztiei.
5.mailakoek azterketa egiten jarraituko dugu eta espero dugu denen laguntzarekin gure helburua lortuko dugula.
5.mailako ikasleak










Utzi erantzuna