Zer da eta nori dago zuzendua?
Guraso eta haurrek elkarrekin jolasteko gunea da eta 0 – 2 urte bitarteko haur eta beraien gurasoei dago zuzendua.
Noiz eta nola izango dira saioak?
Saioak larunbat goizetan, 11:00etatik 12:00etara, Floreaga Salestar Ikastetxean izango dira.
Laugarren saioa, Txokolate marrazketa goxoa!, apirilaren 5ean izango da; 2012 eta 2013 urteetan jaiotako umeei zuzenduta dagoelarik (umeen gutxieneko adina bederatzi hilabete).
- 1. PSIKOMOTRIZITZATEA: MUGI MUGI! (urriaren 5ean)
- 2. ESPERIMENTAZIOA (abenduaren 14an)
- 3. MUSIKAREKIN GOZATZEN! (otsailaren 1ean)
- 4. TXOKOLATE MARRAZKETA GOXOA! (apirilaren 5ean)
- 5. TXONTXONGILO-MOZORROEN FESTA! (ekainaren 7an)
Saioen gidaritza eta ardura Haur Eskolako bi hezitzaileen esku egongo da.
Ikastarora, haur bakoitzeko, guraso bat etorri ahal izango da.
Non eman behar dut izena?
Izen-emate epea martxoaren 21era arte zabalik egongo da ikastetxeko idazkaritzan.
Ikastaroaren prezioa: 3 €.
Taldea osatzeko gutxienez 8 haurrek eman beharko dute izena saio bakoitza baino bi aste lehenago.
ANIMATU, ONDO PASAKO DUGU ETA !!!









Utzi erantzuna