Ikasturte hasieran hasi dugun ekintza berri honetan, gastatuta dauden idazteko tresnak eskolara ekartzen ditugu, baita kola eta zintadun tipexak. Gela guztietan ditugu kaxak. Hilean behin DBHko ikasleak pasatzen dira eta ikastetxe osokoak batzen dituzte. 10 kilo batu ondoren, kaxa batean sartzen ditugu tresnak eta Terracycleko pegatina itsasten diogu. Terracyclekoei deitu … [Read more...]
Archives for otsaila 2014
HIMALAIAKO ZEDROA
Abenduaren 24aren goizaldean, Floreagan dagoen Himalaiako Zedro handiari pare bat adar puskatu zitzaizkion, haize bolada handiaren eraginez. Adarrak errepidera erori ziren eta, zorionez, ez zuten inorengan kalte pertsonalik sortu. Orain egun gutxi, Azkoitiko udalak bideratuta, teknikari adituak ibili dira zedro honetan, behetik goraino soken laguntzaz, zuhaitzaren … [Read more...]
SANTA AGEDA
Santa Ageda bezpera iritsi zaigu eta aurten eguraldi ederrarekin. Goizean Floreagako HHko haur eta irakasleak aritu dira kantari. Ohitura zaharrei eutsiz kalera atera gara umore eta ilusioz beterik. Balda plazan, Eliz atarian eta Herriko enparantzan koplak abestu ondoren ikastetxeko atarian abestu dugu guraso eta ikastetxeko LH eta DBHko ikasleentzat. Aurten bildutako … [Read more...]
HAU DA HAU MARTXIE!!
Gure webgunearen bidez FLOREAGAko eguneroko martxa islatu nahi izaten dugu. Informazio asko zabaltzen da webgune honen bidez, asko da bertan idatzitakoa, baina askotan argazkiak izaten dira neska-mutilek egiten eta bizitzen dutena ondoen erakusten dutenak . 2013ko irailaren 11n, 3.000.000 argazki ikustera iritsi ginen. Gaur, berriz, 2014ko otsailaren 3an 4.000.000ra iritsi … [Read more...]












