Alkoholaren inguruan hitzaldi batez eman genion hasiera 2014ko Don Bosco Asteari urtarrilaren 27an, astelehenean, gure antzokian. Gure artean izan ziren Alkoholiko Anonimoetako A. izeneko gizon heldua eta Al-Anoneko A. eta J. izeneko gazteak. Al-Anon Familian alkoholismoa jasan dutenen pertsonen taldeak dira. Hiru hizlarik beraien esperientzia kontatu ziguten, barru-barrutik … [Read more...]
Archives for urtarrila 2014
MATRIKULAZIOA
Floreaga ikastetxetik deia egin nahi diegu Haur (2 urteko gelatik gora), Lehenengo edo Bigarren Hezkuntzan euren seme alabak matrikulatu behar dituzten pertsonei, jakin dezaten 2014/2015 ikasturterako matrikulazio epea otsailaren 3tik 14ra bitartean zabalik izango dela. Informazio gehiagorako deitu 943 853043 telefonora edo bisitatu ikastetxe bera (Idazkaritzan). … [Read more...]
TXOSTENAK IKUSGAI
Duela hamar urte ekin genion Eskolako Agenda 21 programa lantzeari, ikasle, irakasle eta familiengan ingurumena zaindu eta babesteko kontzientziak pizteko asmoarekin. Hamar urteotan ikasleek bereziki landutako gaiak honakoak izan dira: mugikortasuna, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua, hondakinak, zarata, ura eta energia. Hala, ikasturte bakoitzean zehar gai hauen … [Read more...]
HHkoen DANBORRADA
Arratsaldeko lau eta erdietarako denak geunden elkartuta goiko patioan. Aurreko bi urteetan eguraldiak gehiegi lagundu ez zuenez, ezin izan genuen danborrada gauzatu. Aurtengoan, ordea, eguraldiari aurre egin eta frontoian egitea erabaki da. Eta danborrariak? Ederki aritu dira. Bakoitza bere txapelarekin eta danborrarekin erritmoari ondo eutsiz. Eta hurrengoa? On … [Read more...]











