• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

JOSEINA ETXEBERRIA

2014-01-28 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

On Bosco Kultur Astearen barruan, Joseina Etxeberria kazetaria izan dugu gure artean, DBHko ikasleei hitzaldi eta saio praktiko bat eskainiz, Floreaga ikastetxeko On Bosco aretoan.

Joseinak hogeita lau urte daramatza irratian lan egiten, eta horrez gain, kolaborazio batzuk egin ditu telebistan eta artikuluak ere idatzi izan ditu hainbat komunikabiderentzat.

ZABAL

Hasieran, bere bizitzari buruz hitz egin digu eta ikasleei azpimarratu die oso garrantzitsua dela bakoitzaren ametsak betetzen saiatzea, barnean sentitzen dugun bokazioaren deiari jarraitzea. Gogoz arituz gero, lanaren sakrifizioz, edozer gauza egiteko gai izan gaitezke. Joseinak ere, hasiera batean, ez zuen pentsatzen kazetaritza munduan, argi zuena zen musika asko gustatzen zitzaiola. Baina, azkenean, erakarpen berezi bat sortu zitzaion kazetaritzarekiko, eta une honetan, maite duen musikaz lan egiten du.

Geroago, irratian erabiltzen diren tramankuluak erakutsi dizkigu eta adibide praktikoak ere jarri: kantuei nola ematen zaien sarrera, abestien nahasketa egiteko erabiltzen dituen programa eta teknikak, jendea erakartzeko jarri behar den intonazioa… Horrekin batera, bere lan egiteko era oso bizia dela komentatu digu, inprobisazioan oinarritzen delako, berak egiten du dena, bai aurkeztu eta bai bolumena igo eta jaitsi. Beraz, momentuan ari da dena sortzen.

Bukaeran abesti bati sarrera emateko gonbidapena luzatu die ikasleei eta Josuk desafioa onartu du, ikasleen aurrean azaltzera ausartu da eta oso ondo egin du, gainera. Eta DBH 4. mailako neska batzuek eskatuta, Ane Aranbarri bere urtebetetzean zoriontzeko aukera ere izan dugu, Joseinaren zuzendaritzapean.

Gaurko hizlariaren hitzak bat datoz ikasturteko honetako kanpainarekin: ausartu, fidatu eta bizi! On Boscok bezala, gure ingurukoen bizitza hobetzeko ahaleginak egin ditzagun, Jainkoak deitzen gaituen bokazioari baietza emanez.

Argazkiak

Filed Under: DBH, Orokorra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa