Abenduaren 14 “Musikarekin gozatzeko” saio bikaina egin zen Floreagako Psikomotrizitate gelan, Monika eta Ana andereñoek zuzenduta eta Olatz Zabaleta musikariak animatuta.
2012 eta 2013an jaiotako 14 ume eta beraien gurasoek programa interesgarria izan zuten: Hasieran umeak hiru taldetan banatu eta musika tresnekin jolasean aritu ziren. Bigarrenean bost kantu landu ziren: marakak jotzen, kantuan eta dantzan, organo elektronikoak lagunduta. Amaieran erlaxazio ariketa ederra egin zuten.
Otsailean izango da Elkar Hazi – Jolasgunearen hirugarren saioa, Esperimentazioa. Animatu zaitezte parte hartzera!!











Utzi erantzuna