Ea21i eskainitako lehen saion AZTARNA EKOLOGIKOA: URA ETA ENERGIA izan genituen aztergai. Ikasleei aztarna ekologikoaren ideia sinplifikatu bat eman zitzaien.
“Gizakiek bere ekintzen ondorioz lur planetan uzten dituen arrastoak, onak edo txarrak izan daitezkeenak”.
Ondoren hainbat ekintza POSITIBO edo NEGATIBO bezala sailkatu genuen. Oin gorria eta berdea irudikatuz.
Ikasleek uzten duten aztarna ekologikoaren ideiaren berri izateko aipatu diren item positiboak zein neurritan betetzen dituzten galdetuko genien. Hauek betetzearen garrantzia azpimarratu, bestela “aztarna negatiboa” handitzen kolaboratzen arituko gara eta.











Ni Haur Hezkuntzan lanean nago eta umeekin lan egiteko ekimena oso interesgarria iruditu zait.Oporretatik bueltan praktikan jartzea asmoa det.
Ondo izan!