Azaroaren 4tik 8ra LH eta DBHko ikasleak AMNESTY INTERNATIONAL erakundeak prestatutako “Haurren eskubideak” kanpaina lantzen arituko dira ikastetxean.
Hori dela eta, aurreko astean zehar erakusketa jarrita egon da lehenengo solairuko pasilloan. Erakusketa honen helburua da Nazio Batuek sinatutako Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean ezarritakoa jakinaraztea. Adingabeek babes eta arreta behar dituzte, oso ahulak baitira, eta horien eskubideak bermatzea denon ardura dela aldarrikatzen du kanpaina honek.
Erakusketak, hamasei panelez osatuta dagoena, haurren eskubideen berri emateaz gain, munduan oraindik urratzen ari direla adierazten digu:
· Lege-arazoak dauzkaten milioi bat haur baino gehiago atxilotze-zentroetan daude. Zenbait herrialdetan (Pakistanen, Yemenen, Saudi Arabian, Iranen, Nigerian, Sudanen, Filipinetan, Txinan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, besteak beste), heriotza-zigorra ezartzen zaie adingabeei.
· Urtero, 1,2 milioi haur salerosi egiten dituzte, lan eta sexu-esplotaziorako.
· Talde armatuek eta gobernu-indarrek 300.000 haur errekrutatu dituzte munduko 20 gatazkatan.
· Urtero, 2 milioi inguru neskatok izaten dute ebaketa genitala pairatzeko arriskua, munduko hainbat herrialdetan. Gaur arte, 100-130 milioi emakume eta neskari moztu dizkiete sexu-organoak.
Behin ikasleekin lan eginez gero, hemendik aurrera haurren eskubideen bermatzaile izan daitezkeela espero dugu.











Utzi erantzuna