Urriaren 5ean, Floreagako Elkar Hazi jolas-gunearen baitan, ikasturteko 1. saioa burutu zen: psikomotrizitatea mugi mugi!
Goizeko 11:00etan, herriko hamar familia, ikastetxeko bi hezitzaileekin batera Floreagako patioan elkartu ziren. Elkar agurtu ondoren, taldea bitan banatu zen.
Batetik, lau hankan ibiltzen ez dakiten haurrak, familiarekin batera, Haur Eskolan elkartu ziren. Mónicaren gidaritzapean eta gurasoen partaidetzarekin, umeek hainbat ariketa burutu zituzten. Bestetik, lau hankan edo oinez dakiten haurrak, familiarekin batera, ikastetxeko psikomotrizitate gelan bildu ziren. Talde honen gidaritza lanaz, Ana arduratu zen.
Argazkietan ikus dezakezuen bezala, haurrek ongi pasatu zuten. Gurasoen balorazioa ere positiboa izan zelarik.
Bigarren saioa, Musikarekin gozatzen! abenduaren 14an izango da.
Anima zaitezte, ongi pasako dugu eta!











Utzi erantzuna