Jolas orduetan proiektu bat ari gara lantzen: jangelan egiten diren jolasak. Egunero maila desberdina aritzen da jolasean.
LH 6koek arduradun lana egiten dute. Arduradunek umeei erakusten diete nola jolasten den eta jarrera kontrolatzen dute. Umeek oso ondo pasatzen dute bere lagunekin jolasean.
Era askotako jokoak daude prest erabiltzeko. Oso dibertigarriak dira eta ordu erdian astia dute lagun artean ondo pasatzeko. Ume asko joaten dira oso gustura ibiltzen direlako. Gainera, arduradunak ere beraiekin jolasten dira eta gero eta dibertigarriagoa izaten da.
Animatu etortzera, oso ondo pasatuko duzue eta!
Testua: Mireia eta Maddi (LH 6. mailako ikasleak)











Utzi erantzuna