LH6.A mailako ikasleek, aurreko urtean Ikastetxeko Mantenua proiektuan ateratako ondorioak beste mailetako ikaskideei azaldu dizkiete, hau adieraziz:
2012-2013 ikasturtean Ikastetxeko Mantenua proiektua aurrera atera genuen. Proiektu honen helburua ikastetxearen instalazioen azterketa bat egitearena da, batez ere ikasleok gehien erabiltzen ditugunak, eta hauek era egokian erabiltzen ditugun ala ez aztertzea.
Ostiraletan LH5.mailako lau ikasleek azterketa sakon bat egiten genuen, komunak, patioak… aztertuz. Behaketaren ostean gure ondorioak atera ditugu.
Gure esku dago gure ikastetxea txukun mantentzea eta ohartu gara askotan ez dugula behar adina lan egiten.
Patioan nahiz eta, zakarrontzia bi pausutara egon, “esfortzu” hori egin beharrean, lurrera botatzen ditugu zakarrak. Komunak era zaindu behar ditugu eta bertan dagoen papera, modu egokian erabiltzen ahalegindu behar gara.
Aurten 5.mailakoek egingo dute azterketa eta zuen laguntza eskatzera gatoz. Espero dugu guztien parte hartzearekin ikastetxe garbi bat izango dugula.
Testua: LH 6. mailako ikasleak
Argazkiak: Maria Arenas











Utzi erantzuna