Aste Santu ondoren ekin genion irristaketa ikastaroari astelehenetan. Pili Villanueva irakaslearekin aritu gara, berak hain ongi menperatzen duen kirolaren sekretu guztiak ezagutzen. 15 haur inguru ibili dira 8 astez kirol honen nondik norakoak ikasten. Batzuk, jada, aurreko ikasturtean ere jardun zuten irristaketan; beste batzuentzat hastapen ikastaroa izan da. Denak primeran … [Read more...]
Archives for ekaina 2013
FRANTSESEKOAK LARRUNen
Goizeko 7:00ak. Guztiok lo aurpegiarekin motxila prestatzen egun luze bat genuelako aurretik. Goiz iritsi ginen gure helmugara, baina bertakoak azkoitiarrak iritsi zirela segituan konturatu ziren. Trena hartu bezain pronto gure frantsesa praktikatzen hasi ginen. Bidaian zehar paisaia politak ikusi genituen eta hor aritu ginen turistei esaten “C’est très joli”, beraiek hitz … [Read more...]
LH 3-4 BARRIAN
LEHEN HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOKOEK BARRIAN EGIN DUTE HIRU EGUNEKO EGONALDIA. Ekainaren 5, 6 eta 7an, LH 3. eta 4. mailako ikasleak Barrian egon gara. Kurtsoa amaitu baino lehen, liburuak alde batera utzita, egun zoragarriak pasa ditugu bertan. Lehenengo eguneko goiza, 3.mailakoek Añanako Gatzagetan igaro genuen,4.mailakoek berriz, Gasteizko Artium Museoan. Arratsaldean, … [Read more...]
LH 5-6 HONDARRIBIAN
HONDARRIBIAN, 3 EGUN FIRIN-FARAN Asteazken goiza, goizeko 8:45: maletak, motxila txikiak, bokadiloak, biserak…eta batez ere ilusioa. Hori guztia generaman soinean autobusa hartu eta Oiartzungo Arditurri meategi aldera abiatu ginenean. Iritsi ginenerako han genituen gidariak hango berri emateko prest. Oso bisita entretenigarria izan zen meategikoa: orientazio joko batean ibili … [Read more...]












