Azaroaren 16an Agenda 21 eta Pastoral taldeko kideek antolatuta, “eskolako mantenua” proiektuari hasiera eman genion.
LH5.mailako ikasleak, taldeka jarriz, jolas ordua aprobetxatuz, eskolako zenbait txokoren behaketari ekin zioten. Behaketa honen helburua eskolako zenbait txokoen azterketa gauzatzea da, horien artean: komunak, paretak, zakarrontziak…
Behaketa hau, 15 egunetan behin gauzatuko da eta hau egin ostean, gure eskolaren egoera aztertuko da eta beharrezkoak diren aldaketak gauzatzearekin batera, garbitasunaren kontzientzia bultzatu nahi da.
Proiektu honek Europako Komisioaren diru laguntza jaso du, Gaztedia Ekintzan programaren barruan.
Hitzak eta argazkiak: Maria Arenas










Utzi erantzuna