Maiatzaren 12an Txerloiako futbol zelaian Eskolarteko Kirolaren futboleko finalak jokatu ziren. Floreaga ikastetxeko ordezkapena zabala izan zen hiru talderekin. LH 3. mailako neska eta mutilen talde bana eta LH6ko nesken taldea. Ikasturteari amaiera polita emateko modu bikaina izan zen. Guraso eta ikasle asko bildu ziren emozioz betetako partidak ikusteko. Zorionak bertara … [Read more...]
Archives for maiatza 2012
DANTZARI TXIKI EGUNA
Dantzari Txikien Eguna ospatu zen maiatzaren 13an Azkoitian. 175 haurrek hartu zuten parte guztira, eta 25 txistulari eta trikitilarik. Goizetik eguerdira bitartean herriko kaleetan ibili ziren dantza saioak egiten. Txalkor Txistulari Taldeak antolatzen du ekimena urtero; Floreaga Ikastetxeko Kandiola Dantza Taldeko, Xabier Munibeko Kandiola Dantza Taldeko eta Bizkargi … [Read more...]
ELKARTASUN PINTXOA
Maiatzaren 12an elkartasun eta solidaritate ekimen ederra bizi izan genuen Azkoitiko Herriko Plazan Gazteak eta Garapena taldearen eta Alai Batzaren eskutik. Alai Batzako arduradun eta monitoreek jolas ugari prestatu zuten, Gazteak eta Garapena taldeko gazteek Bigarren Eskuko Denda bideratu zuten, eta kide helduek, berriz, Elkartasun Pintxo ekimena antolatu … [Read more...]
ON BOSCOREN HILKUTXA ETA ERLIKIA AZKOITIAN
Maiatzaren 9an gauean iritsi zen Azkoitira On Boscoren hilkutxa eta erlikia, Floreagako kaperara. Atarian ongietorrizko aurreskua egin eta elizara sartu ondoren, otoitzaldia egin genuen, gazte otoitza. Jende asko hurbildu zen On Boscoren inguruko lehenbiziko ekitaldi honetara. 10ean, ostegunean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko umeek beren marrazki eta … [Read more...]












