Azaroaren 10ean LH 4.A eta 5.B mailako ikasleok Floreaga Salestar Ikastetxea ordezkatuz, San Jose Egoitzako aiton-amonei egin genien bisita.
4:30ak aldean han agertu ginen. Egoitzako aiton-amonak zain zeuden eta berehala hasi ginen jaialdiarekin: aurreskua, bertso asmakizunak, txirularekin kantuak, kantu-antzeztuak, dantzak… Bukatzeko ikasleek egindako oparien banaketa izan zen.
Ekintza honen bitartez gure adineko pertsonei eskerronezko omenaldia eskaini nahi izan diegu, beronen helbururik nagusiena aiton-amonei arratsalde on bat pasaraztea izanik . Orain Gabonetan 4.B gelako ikasleekin itzuliko gara.
Hitzak eta argazkiak: Jose Manuel Arenas











Utzi erantzuna