DBH1 Leitzarango Bisitarien Etxean
Eguraldi udaberritsu zoragarri batek lagunduta Andoainera abiatu ginen. Han, Leitzarango ibaiaren ondoan, Leitzarango Bisitarien Etxea bisitatu genuen. Bertako arduradunek hiru ekintza ezberdin zituzten guretzat antolatuta: batzuk amuak egiten zituzten bitartean besteak ibaien biotopoa eta bertako ekosistemaren inguruko erakustaldi bat aztertzen zuten. Eta kanpoaldean, bitartean, batzuk arrantzan ari ziren eta beste batzuk zentral hidroelektriko baten kanala eta hodia aztertzen zituzten. Ekintza hauek txandakatuz pasa genuen goiz guztia. Goiz zoragarria benetan!
Hitzak eta argazkiak: Jexux Larrañaga











Utzi erantzuna