Gabon Kantak iristean,… Olentzero laster datorren seinale.
Duela hogeita bat urte Floreaga Ikastetxeko IGEak (Ikasleen Guraso Elkarteak) hasiera eman zion ekintza polit honi. Urtez urte ohiturari eutsiz Gabon giroan sartzen laguntzen diguten gabon kanta politak entzuteko aukera eskaintzen digute. Aurtengoa ere ez da gutxiagorako izan. Guztira bederatzi talde aritu dira, Bergara, Zumaia eta Azpeititik etorriak, herrikoekin batera. Aurkezle lanetan Yvet eta Kaiet aritu dira.
Eskertzekoa da talde bakoitzak hartzen duen ardura eta ilusioa.
Talde bakoitzak bi gabon kanta abestu ditu eta bukaeran guztiek batera Migel Mari Azpiazuren “Gabon gaba”.












Utzi erantzuna