Dagoeneko bi hilabete para dira ikasturtea hasi zenetik. DBH1eko ikasleek paperezko dorre bat egin dute teknologiako klasean. Taldeka egin beharreko proiektu honek baldintza batzuk bete behar zituen:
- Paperezko orriak erabili behar ziren dorrea eraikitzeko.
- Gehienez 50 orri izan behar zituen.
- Dorrearen altuerak gutxienez 40 cm-tako izan behar zuen.
- Ahal den pisu gehien jasan behar zuen dorreak.
Baldintza hauek kontuan hartuta talde bakoitzak bere dorrea diseinatu eta eraiki zuen. Ondoren gainean pisua jarri genuen dorrearen erresistentzia konprobatzeko. Bideoan ikus dezakezue lortutako emaitza.
Ez galdu bukaera!
Hitzak eta argazkiak: Olatz Gastañares











Utzi erantzuna