Azaroaren 5ean, LH 5ekoak ura nola bildu eta nola garbitzen duten ikusi eta ikastera joan ginen. Lehendabizi urtegira joan ginen. Han ura nola biltzen duten, nola ateratzen duten eta zer segurtasun neurriak dituzten erakutsi zizkiguten. Handik Oñatz aldera jaitsi ginen. Han gure etxera ura bidali aurretik nola garbitzen den eta zein herritara iritsiko den ere ikasi … [Read more...]
Archives for azaroa 2010
HHkoak TXIKI PARKen
IRITSI DA ESPEROKO EGUNA Urtero joaten gara, baina beti desberdina da. Beti bederatziak pasatxo ateratzen gara, baina gure bidai-laguna desberdina izaten da. Txiki Parkera ordu beretsuan iristen gara, betiko jolasak dira, baina batzuentzat lehenengo aldia eta beste batzuentzat, berriz, azkena. Dena desberdina da, izan ere joan ginen azken alditik urtebete zaharragoak gara. … [Read more...]
2010 DANBORRADA
Azaroaren 4an izan zen 2010eko danborradaren bilera . Danborradako entseguak azaroaren 8an hasiko dira. Astelehenetan eta asteazkenetan 20:00etan izango da eta larunbatetan 11:00etan. Ikasle ohien taldekoek hilaren 11n, osteguna, 19:30ean patio berdean egon beharko dute jantziak jasotzeko. Gurasoen taldekoen jantziak noiz jaso beharko diren datorren astean zehaztuko … [Read more...]
GOZATUZ ETA IKASIZ
Gozatuz eta ikasiz, horrelaxe igaro dugu Joxerra Garziarekin egindako ikastaroa. Joxerra Garziak 2008an argitaratu zuen “Jendaurrean hizlari” liburua. Edozein komunikazio egoerari aurre egiteko prozedura jakin bat proposatzen du bertan eta prozedura hori da, hain zuzen ere, 4 saioetan zehar azaldu diguna. Edozein komunikazio egoeraren aurrean, baita laburrenean ere (amonari … [Read more...]












