Euripean abiatu ginen Zaharren Egoitzara azaroaren 9an laugarren mailako ikasleak.
Ate aurrean, urduritasuna eta emozioa lagun genituen. Aurreko astetan hainbeste entsaiatu genituen ekintzak prest zeuden jende aurrean egiteko. Oraingo honetan asko izan dira; aurreskua, axuri beltza, betiko doinu zaharrak abestu ditugu, bertso-asmakizunak, bi antzerki, dantza modernuak, body-percussion, xirula…
Urtero bezala, arratsaldeko unerik hunkigarriena irakasleek eta ikasleek egin genituen oparien banaketa izan zen.
Argazkiak: Mª Carmen Fernández
Hitzak: Olatz Zabaleta










Utzi erantzuna