Maiatzaren 12an, DBH 1ekoak Zugarramurdiko kobazuloak ikustera joan ginen. Bidaia luzea izan zen, baina lagun artean oso ondo pasatu genuen. Iritsi ginenean, zerbait jan eta kobazuloetara sartu ginen.
Zugarramurdikoak, kobazuloak baino gehiago, mendian ibaiak egindako zuloak direla esango nuke. Gustura egon ginen ikusten genuen guztia ukitzeko baimena baikenuen. Sorginei buruz ere asko ikasi genuen; diotenez, kobazulo horiek sorginengatik dira ezagunak, beraien ezkutalekua baitzen.
Zugarramurditik Urdaxko kobazuloak ikustera joan ginen. Goyok lagundu zigun bisita errazten. Kobazulo honetan estalaktitak eta estalagmitak zeuden, eta harrituta geratu ginen zenbat urte zituzten jakitean.
Bisita bukatutakoan, herriko frontoira abiatu ginen bazkaltzera. Ordubetez hizketan eta pilotan ibili ginen, eta hirurak aldera Azkoitirako bidea hartu genuen.
Bukatzeko, irteera honi esker kobazulo eta sorginei buruz asko ikasi dugula esan beharra dago.
Oihane Ucin










Utzi erantzuna