Azko.itiaH Solidaritatea lantzen.
Maiatzaren 8an, Kontzejupean goizean goizetik mugimendua eta zarata nabarmenak ziren… Kartel handi batek adierazten zuenez, Haitirako laguntza asmoz sorturiko ekimenak hastera zihoazen.
Gazteak eta Garapena taldeak antolatutako Solidaritate Pintxoa martxan izan zen goiz osoan… Familia askok ekarritako pintxo eta postreak dastatzeko aukera bikaina izan genuen. Kalitate handiko pintxoak, tarta gozoak… Eskerrik asko parte hartu zuten guztiei: familia eta tabernei, txorizoa eta ogia oparitu zizkigutenei, muntaian eta barran egon ziren lagunei, hurbildu zineten guztiei… Mila esker. ARGAZKIAK 1
Eta ondoan, Alai Batzak antolatutako Solidaritate Denda, bigarren eskuko hainbeste liburu, disko, jostailu,… prezio onean, Haitiren alde.
Arratsaldean, Alai Batzak jolas eta tailerrak antolatu zituen Herriko Plazan… Jolasetan irabazten ziren puntuak bildu egin ziren, Haitira bidaliko diren euro bihurtzeko.
Pintxoen postuan eta dendan, orotara, 1550 euro jaso ziren. Arratsaldeko Alai Batzaren jolasetan, berri 516 euro. Beste limosna batzuekin batera, dena bidaliko da Haitira, Salestarren misioetara, kaleko umeen alde egiten duten lana babesteko asmoan. Mila esker guztioi!!! ARGAZKIAK 2
Arratsaldean, Baztartxon, Erniarraitz elkarteak antolatutako Udaberriko II. bertso jaialdia izan zen, hau ere Haitiren alde. Andoni Egaña, Jone Uria, Julio Soto, Aitor Sarriegi, Eneritz Artetxe eta Unai Agirre bikain aritu ziren bertsotan Mailu Irizarrek jarritako gaiak landuz.
Igandean, maiatzaren 9an, XEYE atletismo taldeak antolaturiko, Solidaritate Maratoia ospatu zen, goizeko 10,00etatik 13,30etara. Korrikalari “profesionalak” aritu ziren hasieran, gero gaztetxoek, ikastetxeetako neska eta mutilak… 42 kilometroak osatu ziren, herri zirkuituari biraka, testigu bat eskuz esku aldatuz (Haitirenganako elkartasun mezu ederra) eta kilometro bakoitzean globo berri bat eramanez… Denda, erakunde eta enpresa askok babestu dute kilometro bat, diru laguntza eskainiz… Maratoiaren amaierak bat egin zuen Dantzari Txiki egunarekin… Dantza zoragarriak gozatzeko parada izan genuen. Dantzen atsedenaldi labur baten, maratoiko globoak zerura igo ziren libre…
Maratoiaren amaieran Xabi Prietoren kamiseta eta Errealeko jokalariek sinatutako baloia (Anaitasuna Futbol Taldearen opariak) zozketatu ziren. June Aranbarrik jaso zuen saria. Zorionak denei…
Eta igande eguerdian Bazkari karibearra izan zen Xoxote elkartean, beraien 75. Urtemugan. Blanca eta Carolina sukaldari nikaraguarrek bazkari bikaina prestatu zuten, hainbeste laguntzailerekin batera.
Azkenean, igandean 2326 euro jaso ziren Haitirako (Maratoiko kilometroak: 1670 euro; zozketa: 396 euro eta bazkaria 260 euro). ARGAZKIAK 3 Mila esker guztioi!!
El fin de semana del 8 al 9 de Mayo ha habido una eclosión de actividades del programa de Solidaridad de Azkoitia con Haití, un pueblo sacudido por un terremoto, el abandono y la injusticia de los países que se han limitado a explotar sus recursos…
La ONGD Jóvenes y Desarrollo preparó el Pincho Solidario en la Plaza Mayor de Azkoitia, con el protagonismo del grupo de solidaridad de Floreaga. Alai Batza ofreció una tienda de solidaridad, con objetos de segunda mano, y talleres y juegos. Los pintxos y la tienda han aportado unos 1550 euros. Los vales conseguidos en los juegos han sido canjeados por 516 euros para Haití. Un extraordinario festival de Bertsos organizado por Erniarraitz puso colofón a la jornada.
A las diez de la mañana del domingo 9, comenzaba el Maratón Solidario por relevos, organizado por el grupo local de atletismo XEYE. Cada kilómetro de este circuito urbano ha sido subvencionado por algún comercio o empresa y se han reunido 1670 euros. El sorteo de la camiseta de Xabi Prieto y un balón firmado por los jugadores de la Real Sociedad (obsequio de Anaitasuna Fútbol Club) reportó 396 euros. Al mediodía, una comida al estilo caribeño fue el culmen de los actos de este fin de semana. En la sociedad Xoxote que celebra el 75º aniversario de su fundación, Blanca y Carolina agasajaron los paladares de los participantes en este evento (se recaudaron 260 euros).
Agradecemos a todos los/as que han participado en la organización y desarrollo de estos actos. El programa va a continuar a lo largo de todo el año 2010. Esperamos la colaboración de este pueblo, generoso donde los haya. Eskerrik asko!!










Utzi erantzuna